XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bat. Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren antolaketa hau da: auzitegiburutza, auzitegiburuordetza, eta, beraien menpean dagoelarik, idazkaritza bat, Zerbitzu lerruna duena, bai Atal lerruna duten lau auzitegikidetza ere:

a) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.

b) Zeharkako Zerga Itunduak.

c) Toki Zergak eta Toki Ordainarazpenak, eta Gainerako Kontzeptuak.

d) Bestelako Zuzeneko Zerga Itunduak.?

4. artikulua

Seigarrena. Saileko Kontratazio Mahaia Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari atxikiko zaio.

Mahaikideak: kontratuari eragin dion zerbitzuburua, eta beraren ordez Zerbitzuko teknikari bat jarri ahal izango da.

Saileko Zerbitzu Orokorren zerbitzuburua, eta beraren ordez Zerbitzuko teknikari bat jarri ahal izango da.

Ekonomia eta Zergen Kontroleko zerbitzuburua, eta beraren ordez Zerbitzuko teknikari bat jarri ahal izango da.

Idazkaria: Ogasun eta Finantza Foru Sailari atxikitako goi-mailako teknikaria.

5. artikulua

Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren eskumenak, osaketa, antolaketa eta jardunbidea araupetu zituen irailaren 5eko 116/1995 Foru Dekretuko 3.1. artikuluari beste idazketa bat eman zaio, honako hau:

1. Auzitegia hurrengo lau auzitegikidetzatan antolatuko da:

a) Lehena: Pertsona Fisikoen Errentari buruzkoa.

b) Bigarrena: Zuzeneko Zerga Itunduei buruzkoa.

c) Hirugarrena: Toki Zerga eta Ordainarazpenei eta gainerako kontzeptuei buruzkoa, Foru Aldundiak kudeatutako toki zergak bere baitan biltzen dituena.

d) Laugarrena: Zeharkako Zerga Itunduei buruzkoa.

Lehen auzitegikidetzak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ziozko egintzen nahiz likidazioen aurka, bigarrenari berez eratxikitakoak izan ezik, eragin daitezen erreklamazioak aztertuko ditu.

Laugarren auzitegikidetzak zuzeneko zergen ziozko egintzen nahiz likidazioen aurka eragin daitezen erreklamazioak aztertuko ditu, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondoriozkoak izan ezik, horrelakoetan ikuskapen akten ondorioz eragin daitezenak bakarrik aztertuko baititu.

Auzitegikidetzetako bakoitzak, gainera, berari dagokion zerga azterketarekin zerikusia izan dezaketen zergabilketako kudeaketa egintzak ere aztertuko ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bilbon, 1995.eko azaroaren 28an.

Josu Bergara Etxebarria

Ogasun eta Finantzen foru diputatua, Fernando Olmos Barrio